Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Imanol Elias liburua kalean da

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Imanol Elias liburua kalean da

KULTURA | uztarria.com |  2002/09/30  16:56

Larunbatean aurkeztu zen, Imanol Elias liburua Aitonenako aretoan. Aurkezpenean Imanol Eliasek berak, Mailo Oiarzabal kazetaria eta liburuaren idazleak eta Enekoitz Esnaola Uztarria Kultur Koordinadorako kideak parte hartu zuten.

Larunbatean aurkeztu zen


Aitonenako aretoa bete egin zen Imanol Elias liburuaren aurkezpenean (argazkietan ikus daitekeen moduan), besteak beste, Azpeitiko Antxieta taldeko kide izandako antzezleak (Pilar Aizpitarte, Juanito Bikendi, Iņaki Bergara, Iņigo Agirre,...), Udaleko ordezkariak (Jose Maria Bastida alkatea, Jabier Iraeta EAJ-ko zinegotzia eta Jose Luis Otamendi Abertzale Sozialistak-eko zinegotzia), Imanol Eliasen senideak, emaztea eta anai-arrebak izan ziren. Dagoeneko Uztarriako bazkideek doan jaso dute euren etxeetan liburua. Baina, Uztarriak herriko taberna eta liburu dendetan ere jarri du salgai, zazpi euroren trukean: Lagun Onak Mendi Bazkuna tabernan, Pastorkua tabernan, Zuhatz tabernan, Eklipse liburudendan, Belaetxe liburudendan eta Uztarriako egoitzan (943 15 03 58) erosi daiteke. Eta Azkoitian, berriz, Etxe Aitz tabernan.

Uztarriaren hirugarren liburuxka biografikoa da Imanol Eliasi buruzkoa. Aurretik bi argitaratuta ditu, lehena Joxe Takolo mendizaleari buruzkoa eta bigarrena, Angel Otaegi, ETA-ko militantea eta afusilatua izan zenari buruzkoa. Uztarriak ateratako lehen bi liburuak agortuta daude, baina webgune honetan ikusgai dira oso-osorik.

Bazkidetza

Uztarria Kultur Koordinadorako bazkideek liburua doan jaso dute, baita aurtengo urtea amaitu bitartean Uztarriako bazkide egiten direnek ere. Baina, bazkidetzako kuota (21,04 euro) datorren urtarrilean kobratuko die Uztarriak.

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak