Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Uztarriaren aldeko POURRA-02

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Uztarriaren aldeko POURRA-02

TALDEAK | Uztarria.com |  2002/07/1  10:42

Uztailarekin, Frantziako TOURRA iritsi ohi da. Eta aurten, bigarrengoz, uztarriak porra antolatu du herriko zortzi tabernaren laguntzaz: POURRA'02. Aurtengoak, iazkoarekin alderatuta, hainbat desberdintasun izango ditu, eta webgune honetan bertan egingo da eguneroko jarraipena.

Bigarrengoz antolatu du Uztarriak


Frantziako tourraren inguruan Uztarriak antolatu duen porraren jarraipen osoa webgune honetan egin daiteke, www.uztarria.com/pourra2002 helbidean, hain zuzen ere. Sartu eta ikusi nola izango den POURRA. Momentuz, klaro, datu faltsuak daude, oraindik ez baita txirrindularien lista ofizialik irten, ez etaparik korritu, ez apusturik jaso!

Iaz bezala, sariak partaidetzaren araberakoak izango dira:

  • Irabazlearentzat bildutako diruaren %40a
  • Bigarrenarentzat %20a
  • Eta hirugarrenarentzat %10a

Uztarria, beraz, bildutako diruaren %30arekin geldituko da, gastuak kontutan hartu gabe.

Adibidez, iaz, 86.400 pezeta jaso zituen aurrenak, Gorka Beobidek. 43.200 bigarrenak, Ion Etxeberriak, eta 21.600 hirugarren gelditu zen Iban Aranbarrik. Argazkian, iazko sari-banaketa ikusi daiteke, Uztarriak Saninaziotako festetan jarritako txosnan.

Nola parte hartu

POURRAren oinarriak webgune honetan bertan aurkituko dituzu. Baita iskripzio orria ere. Orria bete, 15 euro prestatu, eta joan zortzi taberna laguntzaileetakoren batera, orria entregatzera. Webgune honetan jarraipena egin daiteke, baina aurtengoz, ez dago izena ematerik!

Bederatzi txirrindulari eta talde bat hartu behar dituzu, ordenean. Lehengo jartzen duzun txirrindulariak eta zazpigarren jartzen duzunak, adibidez, ez dute berdin puntuatuko. Ikusi balizko talde baten puntuaketa hemen

Animo bada! Aztertu ibilbidea, kalkulatu puntuaketa, aukeratu txirrindulariak, eta ondo pasa.

 

 

1.  Ovidio(banana kokoa) - 2002-07-04 | 17:22
Armstrongek laugarrena aurtene.


2.  London City - 2002-07-05 | 10:24
Aurten eztik armstrongek irabaziko.Oncek Galdeano ta Belokikin txikiu eingoiabe Armstrong.

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak